Testuingurua
Hiztegia
Hitz baten esanahia adieraztea ere ez da izaten lan erraza.
Baina edozein hitz-zerrenda hartzearekin batera konturatuko zara denek dutela elementu berdinen bat: zer den, zer duen, zer egiten duen, noiz, non, zertarako den, nola, nolakoa, ezaugarriak...
Hona guk proposatzen dizugun hitz-zerrenda, zuk luzatu edo laburtu dezakezu noski.
Begiratu ongi hiztegian berauen esanahia.
Pozarren: pozez beterik, zoriontsu (nola + sinonimoa)
Uhildo: zerbaitek beste zerbaiten gainetik pasatzerakoan uzten duen seinalea (zerk + noiz + zer egiten duen)
Ondoeza: gorputzaldi txarra edo mina duenaren egoera ezatsegina (zer duen + nolakoa)
Madarikazio: zerbaiten edo norbaiten aurka biraoak esan (zer egiten duen)
Ikusmira: zerbait ikusteko puntu egokia (zertarako + zer)
Erakarmen: zerbait edo norbait beste batengana ekartzen edo tiratzen duen indarra (zer egiten duen)
Adore: gauza neketsu eta arriskugarriak egiteko kemena, barneko indarra (zer + zertarako + sinonimoa)
Zurrunbilo: itsasoan, ibaietan edo lakuetan zerbaiten eraginez sortzen den birakazko mugimendu nahasia (non + nola + zer)
- Orain saia zaitez zeu beste hitz batzuen esanahia bilatzen.
Ongi legoke, gero errazago berrikusi ahal izateko, hiztegia zure blokean garbi idaztea.